XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Tea, kafea eta alkohol pixka bat tolera daitezke.

Osagarri bezala, nitroglizerina eta milo nitrikoak bapateko efektuak dituzte, arteriak dilatatuz.

Osabide kirurgikoa: Beste osabideekin erantzun egokirik lortzen ez denean erabiltzen da.

Gehienetan aorta eta arteria lesionatuaren motor urrunaren artean egiten da zubi bat (bay-pass), honetarako bena safenaren zati bat, edo arteria sintetikoak erabiliz.

Badago beste teknikarik: aortatik hartu beharrean zubia arteria mamariatik egin, etc.

Infartoa: Fase aguduan, atseden osoa behar da, gaixoak berehala oheratua izan behar duelarik.

Lehenengo ordutan, heriotza arriskua handia da eta ahal izan ezkero, eritegi batetara eraman behar da.

Atsedenaldia, infartoaren grabetasunaren arauera luzatuko da.

Astebete pasa ezkero, gaixoa eserita egon liteke eta infartoa oso arina izan baldin bada, 2 edo 3 egunetara.

Oinaze-trataera beharrezkoa da, opiazeoekin (morfina) eta estuasuna kentzeko, sedanteekin (Valium).

Antikoagulatzaileen erabilpena oso eztabaidatua baldin bada ere, badirudi lehen garaietan eman ezkero hilkortasuna jaisten duela.

48 ordu pasaturik, konplikaziorik egon ez bada, gaixoaren bizitza normalizatzeko bideetan abiatu behar da: hirugarren egunetik aurrera, eseri, 10.ean piska bat ibili, 3 hilabetetan bizimolde erdi normal batetaraino iritsiz.

Garai hau pasa ezkero, orbaina egina dago eta bizitza aktiboa hasi beharra dago, beti zuhurtasunez jokatuz.

Lan gogorretan jarduten zutenek, beste lan arinagoak bilatu beharko dituzte.

Beti egonean egotea arriskutsua da, gutxien-gutxienez ibili egin behar da baina inoiz ez otorduen ondorean edota giro hotzetan.

Tabakoa guztiz utzi behar da.

Baxoerdi bat, garagardo bat edo pattar pittin bat tolera daitezke baina neurri hestu horietatik pasa gabe.

Azkenean, beste bide guztiak ez badute espero zen moduko bilakaerarik eman, zirugia geratzen da.

Angor-ean deskribaturiko teknika berdinak erabiltzen dira.

BIBLIOGRAFIA